XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6 URTE - B EREDUA.

ANIMALIAK.

Gai hau Esperientzi eta Sozial-Afektibo arloko programaketarekin loturik landu behar da.

GIROTZEA.

Gelara aldizkari, errebista, e.a. ekarri eta animalien irudiak moztuz ormirudiak osatu.

Baita ere plastilinaz edota buztinez animalia desberdinak egin daitezke.

Animaliak, errespetatzen eta zaintzen ikas dezaten etxetik batzuk ekar ditzakete.

Adibidez: txoria, arraina, zapaburua, dordoka, kilkirrak, kuiak, txitak.......

Horrela haurrek beraien ardura hartuko dute.

Baserri zein abeltoki desberdinetara irteerak antola daitezke zuzenki animalien ohiturak, janariak, bizitokiak...... ezagutu ditzaten.

Era berdinean animaliek eskaintzen dizkiguten hainbat zenbitzuz (laguntza, janari, jantzi...) jabetu.

Mendi edo zelai batetara joan gaitezke zomorro bila.

Adibidez: Kilker, inurri, matxinsalto, barraskilo, bare, mantalgorri, armiarma....

Animalia baten desarroiloa ikustea ona litzateke.

Horretarako egokienetako bat zapaburua da.

Gelara ekar daiteke eta haurrek bertan obserba ditzakete aldaketa guztiak.